Berriak

RSS-2.0

Unai Hualdek gizarteratze-printzipioa betetzearen alde egin du, “Legebiltzarrak aukera-berdintasunarekin eta justizia sozialarekin duen konpromiso irmoa” gauzatze aldera

[2024/10/08]

UPNren ekimenak 5/2018 Foru Legean jasotako printzipio eta konpromisoak aldarrikatzen zituen, jarduera publikoan eta gobernu-ekintzan gardentasuna behin betiko bultza dadin eskatzeko

[2024/10/08]

Suediar ekintzaileak Iruñean geldialdi bat egin du, bere bizikleta-zeharkaldian, non bilatzen duen nazioarteko iritzi publikoa sentsibilizatzea Saharako herriaren autordeterminaziorako borrokaren inguruan

[2024/10/08]

Lehendakariak albiste agentzia zoriondu du 85. urteurrenagatik eta kazetaritzaren funtsetik eztabaida publikoa indartzeko egin duen ekarpenagatik

[2024/10/07]

Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko Lehendakariak Benjamin Ladraa hartuko du astearte honetan, hilak 8, Saharako herriaren borrokari eta Mendebaldeko Saharako gatazkari ikusgarritasuna emateko bizikletaz 30.000 kilometroko bidaia egiten ari den ekintzaile suediarra.


Bakea eta Askatasuna Saharan Legebiltzar taldearteko parlamentarioaren koordinatzaileak eskatutako bilera 09:30ean izango da Julia Álvarez Aretoan.

[2024/10/07]

Dislexiaren Mundu Eguna dela eta, Nafarroako Parlamentuak ekitaldi instituzional bat eginen du astearte honetan, hilak 8, eta bere fatxada urdin turkesa kolorez argiztatuko du bihar, 20:00etatik 22:00etara.

 

Ekitaldia Parlamentuaren atalondoan ospatuko da 12:00etan, eta bertan Unai Hualde Parlamentuko lehendakariak, eta DISNAVARRA elkartearen ordezkariek parte hartuko dute.

[2024/10/07]

Albiste agentziaren 85. urteurrena dela eta, Nafarroako Parlamentuko Lehendakari Unai Hualdek Miguel Ángel Oliver EFEko presidentea eta Marian García agentziak Nafarroan duen ordezkaria hartuko ditu astelehenean, hilak 7. 

 

Bilera 13:30etan izango da, Lehendakariaren bulegoan.

[2024/10/04]

NBEko kide gisa dituen erantzukizunen barruan, Espainiako Gobernuari eskatzen zaio ikerketa eta kontu-ematea bultza ditzala Iran edo Alfganistan bezalako herrialdeetan

[2024/10/03]

Nafarroako Gizarte Zerbitzuen 2019-2023 Planaren ebaluazioa ikusita, lehentasunak finkatzeko, gutxieneko ekintzak zehazteko eta beharrezko finantzaketa bermatzeko beharra azpimarratzen zuen EH Bilduk

[2024/10/03]

Babes nahikorik gabe, UPNk aurrekontu lerro bat irekitzea eskatzen zuen, eraikinak zaharberritzeko proiektuak garaiz eta behar bezala gauzatu ahal izateko

[2024/10/03]