Parlamentuaren osoko bilkurak mozio bat baztertu du gaur PSNren, EH Bilduren, Geroa Bairen eta Contigo-Zurekinen aurkako botoekin eta UPNren, PPNren, Talde Mistoaren eta atxiki gabeko parlamentariaren aldeko botoekin.
PPNk zalantzan jartzen du kanonaren bilketa eta kudeaketa-eraginkortasuna, enpresen lehiakortasunari eta herritarren bizitzaren kostuari zuzenean eragiten diela iritzita
Foru Komunitatea sexu- eta ugalketa-osasunaren arloan aitzindari dela aldarrikatu du Ganberak, eta Skolae-k hezkuntzaren esparruan duen eragina goraipatu du
EH Bilduk proposatzen zuen Estatuko gobernuari eskatzea indargabetu dezala Bardeako tiro-poligonoak hartzen duen eremua defentsarako lehentasunezko interesgune izendatu zuen dekretua
Contigo-Zurekinek mugikortasun jasangarriaren eta energia berriztagarrien aldeko apustu irmoa exijitzen zuen, ingurumen-fiskalitatea eta ingurumen-araudiaren betetze eraginkorra tresna gisa erabiliz
Legebiltzarrak exijitzen du 2005 eta 2016 artean erabaki judizial bidez antzutu ziren mila pertsona baino gehiagori erreparazioa eta behar bezalako kalte-ordaina ematea
Eskatu da argitzeko ea egoera irregularrean dauden egoiliarrak baztertzea zuzeneko edo zeharkako diskriminazio-egintzatzat jotzen ahalko litzatekeen, 13/2023 Foru Legearen arabera
Parlamentuak bereziki gazteen, adinekoen eta gutxiengoen bakardadeari, isolamenduari eta horiei lotutako arazoei aurre egiteko estrategia bat definitzeko eskatu du
PSN, EH Bildu, GB eta C-Zk diote ez dela frogatu ustelkeriazko jardunik; UPN, PPN eta Talde Mistoa, ordea, irregulartasun-zantzuak areagotu direlakoan daude
Erkidegoko organo aholku-emaile gorenak 46 irizpen jaulki zituen, 2024an baino 17 gehiago; gehienak, erregelamendu-proiektuei eta administrazio-egintzen ofiziozko berrikuspenei buruzkoak