Berriak

RSS-2.0

Vox bakarrik geratu da gizarteratzeko eta aniztasuna kudeatzeko politikei amaiera emateko ahaleginean, "legez kanpoko etorkin batek ere bere egoera erregularizatu ez dezan"

[2023/11/16]

PPNren ekimenak, UPNren eta Voxen babesarekin, "xantaiaz" hitz egiten du, gainerakoek demokrazia parlamentarioaren prozesu propio baten legezkotasuna eta zilegitasuna defendatu duten bitartean

[2023/11/16]

Emakume kirolariei zuzendutako zerbitzu bat izango litzateke, Nafarroako Kirolaren Institutuaren baitakoa, arreta indibidualizatua eskaintzeko baliabide profesionalekin

[2023/11/16]

Abian jarriko den Cybersecurity Center delakoaren osagarri gisa, delituak ikertzen eta ebazten laguntzeko, baita sektore publikoan ere

[2023/11/16]

5/2018 Foru Legean jasotako printzipio eta konpromisoak aldarrikatzen dira jarduera publikoan eta gobernu-ekintzan gardentasuna behin betiko bultza dadin eskatzeko

[2023/11/16]

Ganberaren gehiengoak arauak jasotzen dituen hirigintza-plangintzako tresnak defendatu ditu, UPNk berriz GJHekin bateraezinak direla uste du

[2023/11/16]

Foru Administrazioak gehiengoa lor dezan CENERen patronatuan, non Estatuak % 49ko partaidetza baitu CIEMATen bitartez

[2023/11/16]

Hezkuntza Batzordeak Inma Jurío (PSN) eta Eneka Maiz (EH Bildu) hautatu ditu gaur Nafarroako Eskola Kontseiluan Parlamentuaren ordezkari izan daitezen.

 

Paperezko isilpeko bozketa bidez hautatu dira, txartelak erabiliz, eta parlamentari bakoitzak bi hautagai bozkatu ditu, Hezkuntza Batzordeari hautatzea zegokion kide kopuru bera, hain zuzen ere.

 

[2023/11/15]

Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakariak Jorge Chocarro eta Mertxe González, Nafarroako Torturatuen Sareko ordezkariak hartuko ditu ostegun honetan, hilak 16. Bilkuran parte hartuko dute, era berean, Lorena Pérez Osorio eta Juana Luisa Lloret de Fernández psikologoek.

 

Bilkura 12:30etan izanen da, Julia Álvarez Resano aretoan.

 

[2023/11/15]

Horrenbestez, amaitu egin da kargugabetzeko proposamenen eta dimisioen eraginez batzordeak berritzeko prozesua; UPN ordezkaritzarik gabe gelditu da, PSNk 11 lehendakaritza izanen ditu, Geroa Baik 7 eta EH Bilduk 9 lehendakariordetza

[2023/11/15]